XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

Nolanahi ere, OSAKIDETZA-Euskal Osasun-Zerbitzuak Arduralaritza-Batzordeari eta Osasunketa eta Gizartesegurantza-Sailari saloak eta zuzenketa-eskeak egin ahal izango dizkio, eta bai ihardutze-sail hoiek eskatu diezazkiotenean argipideak eta aholkuak eman ere.

3. Horren barne-ihardunerako arauak Osasunketa eta Gizartesegurantza-Sailburuak ontzat emango ditu, Euskal Osasun-Batzordearen saloz.

Nolanahi ere, Euskal Herriko Herri-Arduralaritzei dagokien laurdeneko berenezko kide izango den Osasun-Sailburuordea izango du Lehendakari, Lehendakariordea eta Idazkaria Batzordeak bertako kideen artetik hautatzen dituela.

Hiru hilabetez behin bilduko da, gutxienez, eta bere Lehendakariak dei egin diezaionean edo bertako kideen herenak eskatu diezaion guztitan.

Eztabaidaketa eta erabakiak hartzeko jaurpidetarako, Euskal Batzorde hori 1958garreneko Uztailaren 17ko Arduralaritzabide-Legearen II Atalburuan ohartemandakoari atxikiko zaio.

4. Lege hau dela eta sortu daitezen beste Batzorde guztien osatze-modua eta egitekoekiko irizpideak Euskal Osasun-Batzordearentzat jarritakoen antzekoak izango dira.

8garren Atala

1. Lurraldeka, OSAKIDETZA-Euskal Osasun-Batzordeak bere eraentza-lana orobildu gabeko eran egingo du, Ihardutze-Erakunde horren menpe egongo diren Alor-Artezkaritzen bidez.